XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txapelketa ugari izango dira jokoan asteburuan afizionatuetan

Eusakal Ligako promozioak erabakiko dira asteburuan

A.U./Donostia

EUSKAL LIGAKO promozioetako itzuliko partiduak jokatuko dira asteburuan.

Kasu batzutan gauzak estu daude.

Eskuz banaka, adibidez, Herriarenek 18-17 irabazi zion Añorgari joanekoan eta oraingoan Añorgan jokatuko dute itzulikoa.

Eskuz binaka, Gasteizko Adurtza 22-19 nagusitu zen Baztango Txarutaren aurrean.

Txapelketa aldatuz, jubenil mailako GRAVN torneoan Errioxa eta Araba neurtuko dira gaur (16:00) Logroñoko Adarragan.

Bihar, Labriten (10:30) Nafarroa eta Bizkaia.

Gipuzkoak atseden izango du asteburu honetan.

Herri Arteko Gipuzkoa eta Bizkaiko Txapelketetan hainbat neurketetako joaneko partiduak jokatuko dira gaur.

Gipuzkoan, Eskoriatza-Eibar (10:30), Lasarte-Arrasate (16:00) eta Tolosa-Deba (17:00).

Bizkaian, Zornotza-Urduliz (19:00), Lezama-Igorre (11:00), Mungia-Berriz (18:00), Zeanuri-Sestao (18:00), Berango-Muskiz (18:30) eta Trapagaran-Gallarta.

Bihar, Balmaseda-Galdakao (11:00).

Espainiako Federazioen Arteko Txapelketara pasatuz, euskal ordezkari guztiek Euskal Herritik kanpo jokatuko dute.